Kultura-Gazteria
"AFRIKA OIHARTZUNAK", Jesús Amunarriz argazkilariaren erakusketa
Jesus Amunarrizek egindako "AFRIKA OIHARTZUNAK" argazki erakusketa, bizitzaz betetako kontinente bateko bizipenak, gogoetak eta istorioak bilduz sortu da. 46 herrialde dira azken hogeita hamar urteetan Afrikara egindako ia ehun bidaietan bisitatu dituenak, eta erakusketa honetan natura, animaliak, kultura, pertsonak eta tradizioak dituzten 21 argazki baino ez dira sartu.
Jesus Amunarriz idazle eta bidaiaria da, naturarekiko eta kulturarekiko pasioz beterik. Bere lanetan gizakiaren eta ingurunearen arteko lotura sakona aztertzen du. Idazkera
bizia eta irudi poetikoak erabiltzen ditu irakurlea barne bidaia batera eramateko. Bere ahotsa autentikoa eta inspiratzailea da, irakurleari hausnarketarako gonbita eginez.
Erakusketa izaera solidarioa du eta Sport Mundi GKEaren eskutik datorkigu Urretxura.
Azaroaren 21etik abenduaren 7ra bisitatu ahalko da Juan de Lizarazu erakusketa aretoan.
Erakusketaren katalogoa
| SPORT MUNDI KATALOGOA Jesus Amunarriz.pdf 1.2 MB 10 | 14/11/2025 16:17:45 |

