2021eko urrian amaitu ziren Jose Mari Lasa plaza urbanizatzeko obrak. Obra horiek Construcciones MB Antio SL enpresari esleitu zitzaizkion, guztira 541.137,33 eurotan.
89.242,58 €-ko dirulaguntza jaso dute Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordearen ebazpen bidez, irisgarritasun-planak egiteko edo eguneratzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko dirulaguntzen programaren barruan.