Joan den urriaren 26an Urretxuko Udalak, udalbatzan, onartu zuen Euskadi Bono Denda 2023 kanpaina parte hartzeari baiezkoa ematea.
Urretxuko Udalak 20.000 euro bideratu ditu Urretxuko saltokien bonuetarako (2000 bonu), eta horiei Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Gipuzkoari ematen dion diru-kopuru proportzionala gehituko zaie. Guztira, balioztatutako 20 establezimenduetako bakoitzak Urretxuko Udalaren 100 bonu eta Eusko Jaurlaritzaren 83 bonu jasoko dituzte.
Aurreko hiru edizioetan gertatu den moduan- hau laugarrena da, dagoeneko- bezero bakoitzak 30 euroko erosketa bakoitzagatik 10 euro opari izango ditu eta gehienez ere 5 bono erabili ahal izango ditu.
Establezimenduek izena emateko aukera izan dute urriaren 11 eta 20 artean eta kanpaina azaroaren 8an hasiko da eta abenduaren 5era arte iraungo du.
Espero da, kanpainak aurreko edizioetan izan duen arrakasta bera izatea oraingoan ere.
Establezimenduen zerrenda hemen .