PIZTU GAZTE MAHAIA-k, Urretxuko Udalaren laguntzarekin, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako Gabonetako parkea antolatu du.
Ostiral eguerdian, PIZTU GAZTE MAHAIko kideek, Maialen Fidalgo zinegotziarekin batera, urtarrilaren 3an eta 4an Pagoetako Pagoeta Gune Soziokulturalean egingo den nerabeentzako Gabonetako parkea aurkeztu zuten.
Prentsaurrekori hasiera emateko, zinegotziak eskerrak eman zizkien ordezkariei ikasturtea hasi zenetik egindako lanagatik, “badakigulako parte-hartzea ez dela erraza. Egia da pozgarria dela udalerriko erabakietan parte hartzea, norberaren edo ikaskideen ikuspuntuak partekatzea, baina badakigu gogorra dela aldi berean, konpromisoa eta ahalegina eskatzen dituela. Gaur, esaterako, hemen zaudete, zuen aisialdian edo oporretan, etxean egon beharrean- esan zuen Maialenek, eta gaineratu zuen, - horregatik, prentsaurrekoa hasi aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuei zuen parte-hartzeagatik eta ikastetxeei, La Salle, Institutua eta Ikastolari, zuen laguntzagatik; izan ere, gure hileroko bilerez gain, proiektu honek lan- orduak ere behar ditu ikasgelan, eskola-orduetan eta irakasleen inplikazioa ere bai.
Ondoren, hitza Joanes Plazaolak hartu zuen, UZ Ikastolako ikasleak, eta PIZTU mahaiaren lana zertan datzan azaldu zuen. “Mahaia iaz sortu zen eta udalaren eta gazteen arteko komunikazioa hobetzea du helburu, Udalak gure nahiak eta beharrak ezagutu ditzan eta gure arazoei eraginkortasunez aurre egin ahal izan diezaien. Orain arte aisialdiarekin lotutako gaiak landu ditugu. Funtzionamenduari dagokionez, hilero biltzen gara eta aurrez gelan landutako gaiak lantzen ditugu.”
Bigarrena JM Iparragirre Institutuko Eneko Pradilla izan zen. Honek, gazteek Pagoeta Gune Soziokulturaleko parkean zer aurkituko duten azaldu zuten. Urtarrilaren 3an, Pagoetan, euskal mitologian oinarritutako jolas berritzaileez gozatzeko aukera izango dugu. Jolas horietan, besteak beste, kontzentrazioa, punteria eta estrategia landuko dira. Gainera, egun horretarako, ping-pong txapelketa antolatu dugu 19: 00etan- eta gaineratu zuen hilaren 4an futbol txapelketa izango dela, ordu eta leku berean, - eta gainera errealitate birtualeko jolasak, skate simulagailuak eta dantza alfonbrak izango ditugu, beste aukera askoren artean. Lehiatu nahi ez dutenek ere nahi bezala jokatu ahal izango dute ping-pong mahaian edota futbolin mahaian.
Laburbilduz -amaitu zuen La Salleko xxx - bi egun dibertigarri izango dira, 12 eta 17 urte bitarteko pertsona guztiei zuzenduak, guretzat bereziki prestatuak, sarrera librearekin eta jolas antolatuez (mitologikoak, errealitate birtuala) gozatu ahal izango dugu, ping-pong eta partxis txapelketetan parte hartu ahal izango dugu, edo, besterik gabe, lagunekin elkartu 17:00etatik 21:00etara Pagoeta Gune Soziokulturalean. Hemendik gazte guztiak animatu nahi ditugu egun horietan Pagoetara hurbiltzera.
Prentsaurrekoa amaitzeko, nerabeentzako gabonetako parkearen kartel ofiziala aurkeztu zen, eta nerabe guztiei gonbidapena egin zitzaien Pagoeta Gune Soziokulturaleko parkea ezagutzeko urtarrilaren 3an eta 4an, 17: 00etatik aurrera.