Mundo Mejorreko jaitsiera eta Basagasti kale artean euri urak jasotzen dituen hormigoizko tubo bat puskatu da eta horrek kalte larriak eragin ditu Basagasti 6 ondoko bidegurutzean.
Astelehenean hasi ziren hodia aldatzeko obrak; 25ml tubo aldatu beharra dago, eta obra egikaritu ahal izateko Mundo Mejorreko errepidea itxi beharko da Mundo Mejor 6 parean, baita Basagastiko etxebizitzetara Mundo Mejorretik sarrera ere.
Horren ondorioz:
- Mundo Mejor-eko bizilagunek Nekoladetik egin beharko dituzte sartu irtenak.
- Lilibasoko eta Sorginzuloko bizilagunek ezingo dute Mundo Mejorreko norantza erabili (itxita egongo da errepidea Basagasti 6 parean), eta, ondorioz, Labeaga kalera bideratuko dira ibilgailuak.
Obrek 3 aste iraungo dute.