Urretxuko Lilibaso auzoan dauden alokairuko 20 etxebizitza berrietan izena emateko epea ireki berri da. Hona hemen erabilgarri dauden etxebizitzen xehetasunak:
- Etxebizitza kopurua: 20 etxebizitza, honela banatuta:
- 6 etxebizitza 3 logelakoak
- 11 etxebizitza 2 logelakoak
- 3 etxebizitza logela bakarrekoak
- Kokapena: Lilibaso auzoan
- Partehartzeko Baldintzak:
- Titularretako batek Urretxuko erroldan egon beharko du (genero indarkeriaren biktima diren emakumeek salbu).
- Etxebizitza eskatzaileak Urretxuko udalerrian erroldatuta egon behar du eta alokairuko eskatzaileen erregistroan izena emanda egon behar da.
- 2023ko zergaldiko diru-sarrerak, ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 45.022,57 euro baino handiagoak (mugikortasun murriztua duten desgaituak, desgaitu psikikoak edo genero indarkeriaren biktima diren emakumeak salbu).
- Bizikidetza unitateek ez dute izango 6 kide baino gehiago.
- Izena emateko aukera:
- Interneten: www.etxebide.eus/espedientea webgunean - Sustapenak atalean
- Webgunean izena emateko behar duzun laguntza aurki dezakezu.
- BAKQrekin edo Txartel elektronikoarekin egin dezakezu.
- Posta bidez: Eskaera sinatu eta honako helbidera bidal dezakezu:
- Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Andia kalea 13, 6. solairua, 20004 Donostia
- Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan hartzea garrantzitsua baita.
- Aurrez aurre: Eskaera sinatu eta Urretxuko Udalexean entregatu dezakezu:
- Iparragirre kalea 20 (Abenidako sarrera), astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara
- Zuzenean-en: Andia kalea 13, 200004 Donostia, Gipuzkoa (aurrez hitzordua hartuta)
- Administrazio publikoen erregistroetan ere aurkeztu dezakezu eskaera (galdetu hitzordua beharrezkoa den).
Informazio gehiago: Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala