Ostiraletik igandera atzemandako hamabi positiboek Urretxu eremu gorrian sartzea eragin dute, 527,16ko tasarekin
Hiru egunotan zenbatutako 12 kasu positiboek azken aste honetako goranzko joera berresten dute; 25 kasu berri zenbatu baitira. Gainera, azken bi asteetan metatutako 100.000 biztanleko 500 kasuen muga epidemiologikoa 527,16koa da Urretxun
Urretxu gune gorrian sartzeak agerian uzten du gure udalerrian birusaren transmisioa handia dela.
Hori dela eta, bihartik aurrera:
Bertan behera gelditzen dira taldeko kirol entrenamendu guzitak (semiprofesionalenak izan ezik)
Eskola kirola bertan behera geldituko da.
Ostalaritza establezimenduak itxiko dira
Ebazpena irakurri hemen .