Oso modu errezean, pauso sinpleekin eta era ezin atseginagoan, edozein pertsonarentzat pentsatutako dantza saioa: haur, gazte edo nagusi bazara, bakarka ala taldean, nahi duzun eran eta etxetik!
Zine Txikiko zinegile tailerrean Urretxuko eta Zumarragako haurrek egindako laburmetraia ikusi ahal izango duzue. Eta hurrengo igandeetan Zine Txiki saioak zuen esku jarriko ditugu, jarraitu gaitzazue!
Momentu honetan etxean gelditzea dagokigu baina kultura ez da gelditzen eta espazio fisikoan aritu ezin garen arren, espazio birtualaz baliatuko gara hainbat jarduera gauzatzeko.
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurten, koronabirusak eragindako itxialdiak hala behartuta, ezin dugu liburutegietan ospatu; beraz, Urretxuko eta Zumarragako Liburutegiek Online lau saio eskainiko ditugu Maite Franko ipuinkontalariaren eskutik.