Urtero maiatzaren 18aren inguruan ekintza bereziak egiten dira Museoa jendearengana hurbiltzeko eta mineral eta fosilen munduarekiko jakinmina pizteko. Urretxu eta Zumarragako ikastetxeentzat doako bisita gidatuak, haurrentzako zientzia tailerrak, txangoa eta ate irekien eguna dira aurtengo programazioko ekintzak.
1. URRETXU-ZUMARRAGAKO IKASTETXEENTZAKO DOAKO BISITA GIDATUAK aldez aurreko zitarekin. Ikastetxeentzako tresna didaktiko ezin hobea.
2.- HAURRENTZAKO ZIENTZIA TAILERRAK maiatzaren 15ean, 17:00-19:00. Adina: 6-12 urte. Doan. Kimikarinen eskutik. Dagoeneko beteta. Izena ematen duten haurrek honako esperimentu tailerrak egingo dituzte:
- Txanponen garbiketa: bikarbonato eta ozpinarekin txanponak kobrezkoa direnez reakzio kimiko bat sortzen da eta txanponak garbitzen dira.
- Su hiltzailea: Bikarbonatoaren eta ozpinaren arteko erreakzio kimikoak, ontzia bete eta lastotik ateratzen den karbono dioxidoa osatzen du. Airea baino astunagoa denez, piztutako kandelari aurre egitean oxigenoa kanporatzen du. Oxigenorik gabe, garra itzali egiten da.
- Su mendia: bikarbonato eta ozpinarekin lortuko dugu su mendiaren erupzioa.
3.- MINERALOGIA ETA PALEONTOLOGIA TXANGOA: LAS MEDULAS (LEON)
Maiatzaren 9,10 eta 11an izan dira Leonen 36 lagun bertako meatzaritza ezagutzen. Bidaia primeran joan da eta esperientzi paregabea izan da. Lekuak agortu egin ziren.
4.-ATE IREKIAK. Urrelur museoen ateak zabalik eta aste honetan oparitxo bat ere jasoko duzu. Sarreran Dinotxikia ere izango dugu ongietorria ematen.