Miguel Ángel Pérez Herrero eta Carlos Mediavillaren argazki erakusketa berri honetan gurekin batera bizi den aberastasunaren zati bat erakutsi nahi dugu. “Gelditu eta begiratu besterik ez da egin behar.” Maiatzaren 9tik aurrera, Juan de Lizarazu aretoan.
Horrela aurkezten digute erakusketa Miguel Ángelek eta Carlosek:
"Hegoak" naturaren argazkien erakusketa da, batez ere hegaztiena. Urrretxu udalerrian aske dauden hegaztien HIDE batetik hartutako irudiak dira. Inguratzen gaituen edertasuna erakutsi nahi diogu publikoari eta, gainera, ikastetxeentzako material didaktiko interesgarria ere izan daitekeela uste dugu.
Ikusgai izango duzue Juan de Lizarazu aretoan, asteartetik igandera 17:30-20:30 ordutegian. Inaugurazio ekitaldia, maiatzaren 9an, 18:00etan.
Hemen katalogoa
HEGOAK KATALOGOA.pdf
Berria Popular 926.45 KB 13 |
03/05/2025 13:48:38 |