Urrelur mineral eta fosilen Museoak asteburuko irteera antolatu du maiatzaren 9tik 11ra: Las Médulas (León). Erromatarren meatzaritza bertatik bertara ezagutzeko prest?
Las Médulas, erromatarren garaiko aire zabaleko meatze handiena eta Gizateriaren Ondare izendatua, edertasun bereziko paisaia horretatik haratago doa, ehunka urteko gaztainondoz, aintziraz, tontorrez eta galeriez inguratuta. Antzinaroko ingeniaritza-lan handienetako bat da. Paisaia kulturala, gizakiak naturan duen eragina erakusten duena.
Etorri Urrelur Museoarekin paraje zoragarri hau bertatik bertara ezagutzea trebatutako gidariek lagunduta!
ADI! Izen ematea plazak agortu arte, apirilaren 1etik 11ra.
Deskargatu eta irakurri ondo atxikitutako Informazioa.
PLANGINTZAREN INFORMAZIOA
PLANGINTZA PLANIFICACIN LAS MEDULAS LEON.pdf
Popular 856.66 KB 48 |
26/03/2025 14:29:28 |
IZEN EMATE FITXA
IZEN EMATE ORRIA HOJA DE INSCRIPCION LAS MEDULAS.pdf
Popular 261.85 KB 41 |
26/03/2025 14:29:28 |