Oraingo honetan gure herria da erakusketaren protagonista. 2030 urtean Urretxu nolakoa izango den jakin nahi al duzu?
Apirilaren 4an, "Urretxu 2030ean nolakoa izango den jakin nahi duzu?" erakusketa inauguratuko dugu Juan de Lizarazu Erakusketa Aretoan, apirilaren 13ra arte ikusgai egongo dena; asteartetik igandera, 17:30etik 20:30era.
Erakusketa honek aukera paregabea eskainiko digu gure udalerriko etorkizuneko helburuak eta ekintzak ezagutzeko, 2030eko Agenda globalaren helburuekin bat eginez. Urretxu hobe, jasangarri eta inklusiboago bat izan dadin ematen ari garen urratsak ezagutu ahal izango dituzu.
Erakusketa honetan, urretxuarrek 16+1 GJH (Garapen Jasangarriko Helburuak) ezagutuko dituzue, gure udalerriko etorkizuna gidatuko dutenak. GJH hauek sei estrategia-lerrotan banatzen dira, eta horietan 21 programa eta 88 ekintza konkretu daude jasota. Hau da, etorkizunean Urretxuk emango dituen urratsak eta aurre egin beharreko erronkak ezagutzeko aukera izango dugu.
Urretxuk 2030erako dituen erronketako batzuk honako hauek izango dira:
- Gizarte berdinzale eta enpatikoa: Zaintza-ekosistema sendo bat sortu eta ongizate eta osasun integralaren aldeko apustua egingo dugu, guztiek, adina, generoa edo jatorria edozein dela ere, aukera berdinak izan ditzaten.
- Mugikortasun jasangarria: Urretxuko kale eta espazioak pertsonen arteko harremanak sustatzeko egokitu egingo ditugu, oinezkoentzako espazioak handituz eta garraiobideetan aldaketak eginez.
- Lurraren erabilera orekatua: Ingurumena errespetatuz, espazio urbanoaren planifikazioa garatuko dugu, pertsonen beharrak eta ongizatea bermatuz.
- Aldaketa klimatikoari aurre egiteko erresilientzia: Urretxu ingurune garbi, berde eta bizigarri bat izan dadin lan egingo dugu, klima aldaketari aurre egiteko baliabideak finkatuz eta uraren, hondakinen eta energiaren arloko praktika jasangarriak sustatuz.
- Ekonomia jasangarriaren garapena: Industria-sektorea bultzatuko dugu, berrikuntza eta ingurumenarekiko errespetua oinarri izango dituzten enpresa berriak sortuz.
- Udalerri garden eta elkarlanean oinarritua: Urretxu bat egiten jarraituko dugu, herritarrekin eta erakundeekin elkarlanean, eta herritarren beharrak asetzeko erantzunkidetasuna eta egonkortasuna bermatuko duen udalerri bat izango da.
Erakusketa hau ez da soilik gure udalerriko etorkizuna ezagutzeko aukera bat, baizik eta etorkizun hori eraikitzeko parte hartzeko gonbidapena. Guztion lankidetza ezinbestekoa izango da Urretxu 2030 Plana benetan eraginkorra eta bizia izateko.
Ez galdu aukera hau, zure parte-hartzea funtsezkoa baita!
Hurbildu eta parte hartu aldaketan. Espero zaitugu.
URRETXU 2030 , martxoaren 28tik apirilaren 13ra bitartean, Juan de Lizarazu erakusketa aretoan, asteartetik igandera 17:30-20:30 ordutegian.