Udaberriko oporretan, apirilaren 22tik 25era, ohi moduan, haur eta gaztetxoei zuzendutako eskaintza izango dugu herrian Ederrena pilotalekuan. Gainera aurten 0-2 urtekoentzako txokoa ere izango da.
- EDERRENA: haurrentzako aisialdi gunea
Tailerrak eta jolasak egingo dira 3- 12 urte bitarteko haurrentzat, Ederrena pilotalekuan. Gainera 0-2 urteko gunea ere izango da. Hau guztia Zumarragako Udalarekin batera antolatuta.
Goizez 11:00-13:00 eta arratsaldez 17:00-19:00 (11an soilik arratsaldez)
Sarrera: 2,5 € saio bakoitzeko eta 4 € egun osokoa denean.
Sarrerak bertan erosiko dira, sartzeko momentuan
- URRELUR: Mineral eta Fosilen Museoa
Gainera Urretxun Urrelur mineral eta fosilen museoa ere bisitatu ahalko da apirilaren 22tik 25era, 10:00-12:30 / 16:30 - 18:30