Badatoz aurtengo Inauteriak ekintzez beterik. Hona hemen bi herrietako udalek eta elkarteek antolatutako ekintza sorta.
- Otsailak 27 - Ostegun gizena - ogitarteko eta laranja banaketa ikastetxeetan, ohitura zaharrari jarraituz. Honen inguruan historia apur bat hemen
OSTEGUN GIZENEKO BOKADILOAK.pdf
Popular 154.7 KB 2502/02/2024 12:00:04
- Otsailak 28 - Inauterietako ostirala
- ikastetxeetako festa - 14:30-16:30 - gune ezberdinetan
- DJ FESTA - 16:30-19:30 - Zelai Ariztin edo eguraldi txarra egiten badu, Azoka gunean.
- Martxoak 1 – Inauterietako larunbata
- HERRI INAUTERIA ""Amezketako Talai dantza" Lurra dantza taldearen eskutik - 09:00 Iparragirre plazatik Urretxuko baserrietara
- IPARRAGIRRE BALERDI MUSIKA BANDAREN INAUTERIETAKO KALEJIRA - 11:30 - Urretxuko kaleetatik
- Eguerdian JunDaJo txarangak kaleak girotuko ditu 12:30 - 15:00
- " SECUNDINO ESNAOLA MUSIKA ESKOLAKO DANTZA IKASLEEN DESFILEA - 17:00 - Urretxu eta Zumarragako kaleetatik
- DJ FESTA - 18:00 - Gernikako Arbola plazan
- Martxoak 2 – Inauterietako igandea
- LIZARRITURRI TXISTULARI ELKARTEAREN KALEJIRA - 09:00 - Urretxuko kaleetatik
* Hemen duzue herri inauteriaren Talai dantzaren informazioa:
Aurten, Talai Dantza berreskuratu zela 50. urteurrena izango da. Frankoren diktadura amaierako giroan, gure kulturaren galerarekin arduratuta, 1976n Zazpi Itturri elkartearen bueltan hainbat herritarrek, gure mendi magaletako iñauterien parte garrantzitsu bat berreskuratu zuten: Talai Dantza! Ordutik ia etenik gabe 50 aldiz makil hotsa zabaldu da Bedaio eta Amezketako lurretan.