Ahozkotasuna eta hizkuntzaren bidezko sormena landuko dituzte partaideek, otsailetik aurrerako astearteetan, 16:45etik 17:45era.
Urretxuko eta Zumarragako Udalek bertso eskola martxan jarri dute, otsailetik ekainera bitartean [astearteetan], 16:45etik 17:45era, Urretxuko kultur etxean. Saio horietan, partaideek jolasen bidez, hitzak, errimak, doinuak eta bertsoak lantzeko aukera izango dute. Aratz Igartzabal bertsolari gaztea izango da ikastaroa dinamizatuko duena. Ikastaroaren bitartez, bertsoekin jolastuz, ahozko komunikazioa ere landuko dute.
Ikastaroa Urretxuko kultur etxean egingo dute, aurrez aipatutako egunetan. Izen emateko Urretxuko Kultur Etxera (943 038088) edo Zumarragako Udaleko Euskara Zerbitzura (943 729153) jo beharko da. Ikastaroa doan da.