Urretxu eta Zumarragako Udalek 2024ko arte eszeniko egitarauaren programa aurkeztu dute.
HELDUENTZAKO IKUSKIZUNAK
Helduentzako ikuskizunei dagokienez, bederatzi saio egongo dira. Hilero saio bat egongo da, urtarrilean, uztailean eta abuztuan izan ezik. Guztiak hileko lehen ostiralean izango dira. Otsailaren 2ko antzerki saioak hasiera emango dio denboraldiari bertako aktorea den Jon Plazaolaren "TU TUM PLATZ" lanarekin.
Urteko ikuskizunei dagokienez, hauxe da programazioa:
. otsailak 2, TU TUM PLATZ, Jon Plazaola, Txalo produzkioak (eus)
. martxoak 1, MIERDA DE CIUDAD, Olatz Gorrotxategi (cas)
. apirilak 5, BERRRIKETAN, La pulga flamenco (musika-dantza)
. maiatzak 3, GUAPA, El mono habitado (cas)
. ekainak 7, HIRU KORTSE, ZUKRE ASKO ETA BRANDI GEHIEGI, Kamikaz kolektiboa (eus)
. irailak 6, LA SED DEL MINOTAURO, Khea Ziater (cas)
. urriak 4, KANPORA SARTZEN, Txalo produkzioak (eus)
. azaroak 8, YERMA, La dramática errante (cast)
. abenduak 5, KORTXOAREN DILEMA, Tartean teatroa (eus)
Emanaldi guztiak 20:15ean hasiko dira, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.
Sarrerek 10 euro balio dute, baina Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 euro bakarrik ordainduko dute. Gainera, antzerki saioaren egunean, 19:45etik 20:15era, 30 urtetik beherakoek 5 euro bakarrik ordainduko dute.
Emanaldi guztiez gozatzeko aukera ematen duen bonuak 70 euro balio du. Euskarazko saioetarako bonuak, eta musika/dantza ere hartzen duenak ,berriz, 35 euro balio du. 2023ko bonua mantendu nahi dutenek, hilaren 15an Zelai Arizti kultur etxera jo behar dute: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era. 2023ko bonua aurkeztu behar dute. 2023ko bonua eduki arren aldatu nahi dutenek, hilaren 17an jo behar dute kultur etxera, ordutegi berean. Horiek ere iazko bonua aurkeztu behar dute. Bukatzeko, aurten lehenengoz bonua erosi nahi dutenek eta euskarazko saioetarako bonua erosi nahi dutenek, hilaren 20an jo behar dute kultur etxera: 10:30etik 13:00etara.
HAURRENTZAKO ANTZERKI SAIOAK
Bi udalek, urteroko moduan, haurrentzako antzerki saioak ere antolatu dituzte. hauxe da aurtengo programazioa:
. otsailak 18, ANBOTOKO MARI, Logela multimedia
. martxoak 17, LOTI EDERRAK, Glu glu
. apirilak 21, EZ GARA JAITSIKO!, Pirritx, Porrotx eta Marimotots *** Ederrena pilotalekuan
. maiatzak 19, IRATXOEN KANTU SEKRETUAK, Gogapi
. urriak 20, HIKA, Atearen bestaldean
. azaroak 17, NOA, UY, UY, UY, Panta Rhei
. abenduak 15, JON BELDURGABEA, Txalo produkzioak
Saio guztiak 17:00etan izango dira. Denak Urretxuko Labeaga aretoan izango dira, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena ezik. Hori Ederrena pilotalekuan izango da. Labeagako emanaldietako sarrerak 5 euro balio du eta Ederrenakoak 7. Bonuak ere egongo dira. Haurrari laguntzaile batekin joateko aukera ematen dionak 30 euro balio du eta haurrarentzat bakarrik balio duenak 20 euro. Bonuak hilaren 16tik aurrera salduko dira, Urretxuko kultur etxean, otsailaren 16ra arte. Eta gero otsailaren 18an eta martxoaren 17an Labeaga aretoan bertan, 16:00-17:00.
Hemen emanaldi guztien informazioa.
HELDUEN PROGRAMAZIOA
HELDUENTZAKO Ikuskizun eszenikoak 2024 sinopsiak.pdf
Popular 1.08 MB 379 |
05/01/2024 11:10:36 |
HAURREN PROGRAMAZIOA
2 HAURREN IKUSKIZUNAK EGITARAUA SINOPSIAK 2024.pdf
Popular 674.03 KB 148 |
05/08/2024 14:20:27 |