Urtarrilaren 19an, 19:00etan, dantza, musika eta hitza uztartzen dituen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Urretxuko Labeaga aretoan, sarrera librearekin. Aurkezpena Maialen Fidalgo eta Andoni Salamerok egin dute.
Ikuskizun honetan, dantza, musika eta hitza uztartuz, sentiberatasuna ardatz dugularik, gure baserrietan protagonista ditugun sagarrondoen inguruan sortu diren bizipenen eta sentipenen berri emango digute artista hauek: Garazi Etxaburu, David Azurza, Urbil Artola, Andoni Salamero.
Hona hemen ikuskizunaren inguruan emandako xehetasunak
KOMUNIKABIDEAK.pdf
Popular 86.34 KB 278 |
09/01/2024 15:52:56 |