Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du utzi aspertzeko unerik. Lehiaketa guztien emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan da: Euskal herri osotik etorritako 41 lagun, 39 heldu eta 2 gaztetxo. Urtarrilaren 3an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.
Abenduaren 12an Errioxako ardo dastaketa egin zen (2023ko uzta) Manuel Ruiz eta Mikel Garaizabal enologoen eskutik. Behean ikusi dezakezue bideoa.
Ekoizleek etxeko produktu onenak ekarri dituzten sariketa ezberdinetan parte hartzeko. Hemen dituzue guztien emaitzak.
2 AKTA FRUTA BARAZKI URRETXU 2023.pdf
Popular 86.01 KB 432 |
13/12/2023 10:45:09 |
AKTA OILASKO ETA KAPOI SARIKETA 23.pdf
Popular 484.41 KB 488 |
13/12/2023 12:03:26 |
AKTA EZTI LEHIAKETA 23.pdf
Popular 63.41 KB 461 |
13/12/2023 11:57:37 |
Informazio gehiago Aizpurunea kultur etxean
943 038088