Jon Luqui eta Mikel Serranok, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria.
Azpimarratzekoak: bi herrien arteko elkarlanak feriari ematen dion handitasuna eta aberastasuna; bestalde, erdi arotik datorren feriaren balio bikoitza azpimarratu da, tradizioa eta modernitatea uztartuz, feriak bizirik dirau XXI. mendean, ekoizlea, saltzailea eta eroslea gune bakar batean hartuz. Eta denok bertako produktuak erostera animatu gintuzten. Aurkezpenaren bideoa.
Hona hemen 2023ko Santa Lutzi Feriaren egitaraua
Prentsa txostena informazio guztiarekin
Santa Lutzi txostena 23.pdf
Popular 7.43 MB 602 |
08/12/2023 09:46:22 |
Argazki rallyaren oinarriak
2016_Oinarriak.pdf
Popular 77.69 KB 1472 |
16/03/2017 20:25:14 |
Historia
Erdi arotik datorren Euskadiko nekazal eta ganadu feri garrantzitsuenetarikoa, non, bai herrialde honetatik eta bai ondoko herrialdetik bisitari ugari egoten den, eta ganadu eta nekazal produktuen lehiaketa garrantzitsuak burutzen diren. Abenduaren 13an ospatzen da beti.
Hasiera batean feria Ezkion egiten zen baina 1727 urtean Urretxun egitera pasa zen. XIX. mendearen erdira arte Urretxun ospatu zen feria, baina ordutik aurrera Zumarragan hasi ziren postu ezberdinak kokatzen.
Urretxuk protesta ofizial ugari luzatu zituen, baina, hala ere Zumarragak ikusi zuen nola urteen poderioz, gero eta postu gehiago kokatzen ziren bere lurraldean. Honela joan zen feria Urretxuko Aldapatik Zumarragako kaleetara luzatzen.
Zumarraga hasi zen toki aproposak eskaintzen feriarako, mende horren bigarren zatian Urdaneta Ibilbideak ganadu feriarako toki aproposena izatera iritsi arte. 1979. urtean "geltokiak" zonaldea bihurtu zen feria gunea, baina Ertzaintzaren Etxea eraikitzeko obrak zirela eta, 1987. urtean Urdaneta Ibilbidera bueltatu zen.
1994 urtetik Urretxu eta Zumarraga lankidetzan aritzen dira feriaren antolaketan eta feria gunean erabat lotzen ditu bi herriak.