Argazkilari inkonformista baten lana eta basoak zaindu beharraz ikuslea konzientziatzeko asmoarekin egindako proiektu bat da Iosu Garai argazkilariak aurkezten diguna: “ZAINDU”: Inpresionismoari keinu bat.
Inpresionismoaren ezaugarriak dira: obrak pintzelada azkarrekin eta errealismotik aldentzeko asmoarekin egindakoak dira. Koloreak lientzoan nahasten dira eta ez paletan eta argia, airea eta atmosfera islatzen dute. Figurek izkina definiturik ez
dute, urrutitik begiratu behar dira jakiteko zer diren. Kamararekin egindako mugimenduak nik erabilitako teknika da, baina vaselina eta objetibo bereziak ere erabiltzen dira. Ez dut inongo programa informatikorik erabili lan hauek egiteko. Argazkiak Hanemüle Photo Rag 310gr. paperean inprimatuta daude eta 10mmko foam-en muntatuak. Markaketa Arrasateko Arte Lenizek egin du.
Erakusketaren beste ezaugarri bat da basoak sortzen dizkidan sentimentuak transmititzen saiatu naizela: lasaitasuna, segurtasuna, harmonia, sakontasuna, misterioa…
Ikusgai izango duzue apirilaren 16tik maiatzaren 2ra, Juan de Lizarazu aretoan, asteartetik igandera 17:30-20:30 ordutegian.
Hemen katalogoa
KAT DEF_resoluzio txikia.pdf
Popular 688.05 KB |
09/04/2021 18:08:31 |
Hemen inaugurazioaren bideoa