Lore eta landare azokaren XV. edizioa izango dugu apirilaren 25an, igandea, Gernikako Arbola plazan eta 10:00 - 14:00 ordutegian.
Ohi bezala, lore eta landareak izango dira protagonista eta azokako postuek beti bezain eder atonduko dituzte.
Gernikako Arbola plazan Arama, Usurbil, Lasarte, Zaldibia eta Iurretatik etorritako ekoizleen produktuak erosi ahal izango ditugu.
COVID-19 dela eta aurten azokaren jardun nagusia lore eta landareen salerosketa izango da, ez da tailerrik egingo ezta lore zozketarik ere erosleen artean, seguridade neurriak zuhurtasunez betetze aldera.