Azken orduko aldaketa dela eta CYRANO ikuskizuna izan ordez TRAKAMATRAKA izango da haurren ikuskizunei hasiera berria emango diena.
Instrumentu erreziklatuen kontzertua. Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak... Hori guztia Tramamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.
Kontzertu didaktiko bidez musika modu erakargarrian hurreratzen dugu eta, aldi berean, birziklatze-kontzientzia lantzen dugu. Gizarte honek baztertzen dituen gauzak eraldatu, eta zoragarriak diren musika-tresna bihurtuko ditugu.
Giro atseginean, isiltasunari forma emango diogu sormena landuz. Musika ulertzeko eta maitatzeko bide berria.
Emanaldia Labeaga aretoan izango da, 17:00etan eta 5 euroko sarrerakin.
Bonodunak zuzenean joan daitezke eta takilan informatuko zaie bonoaren funtzionamenduaz.