Urretxuk bat egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako ondarea ezagutzera emateko eta gozatzeko egiten duen ekimenarekin. Oraingo honetan protagonista bera duten 4 ekintza ezberdin proposatzen dizkizuegu. Protagonista, Iparragirre da eta ekintzak hauexek.
- Urriaren 4an, igandea, 12:00etan, “Bisita gidatua Urretxuko alde zaharretik”.
Iparragirreren ibilbidearen bisita gidatua alde zaharretik, Iparragirreren bizitzakin lotzen diren guneetan zehar.
Prezioa: 3 euro. Aldez aurreko izen ematea behar da 943 038088 telefonoan
- Urriaren 4 eta 25ean, igandeak, eguerdian, “Alde zaharreko igande gastrokulturalak”.
“Iparragirre pintxoa” Alde zaharreko 4 tabernatan dastatu ahalko da, Iparragirreren ibilbidea osatuz. Aldapa, Ezkurra, Navarro eta Goiko-kale tabernetan Iparragirreren abestiak entzun eta argazkiak ikusi ahal izango dira pintxo goxoa dastatzen den bitartean.
- Urriaren 25ean, igandea, ordutegi librean, Bisitaldi librea QR bidez Urretxuko alde zaharretik.
Iparragirreren bizitzakin lotzen diren guneetan zehar. Bere bizitza eta garaiko historia gogoratu ahal izago dugu. Bisita egiteko modua: Urretxuko Udalaren web gunetik planoa deskargatu eta QRdun plakak aurkitu herrian zehar.
- Urriaren 25ean, igandea, 19:00, Labeaga aretoan, “Iparragirre 200 urte” antzerkia. Doan baina aldez aurreko izen ematearekin 943 038088 telefonoan.
"Proposamen eszeniko hau Iparragirreren nortasunaren, ibilbidearen eta garaiaren profila egitean datza, 8 abestiren bidez: begirada poliedrikoa, hainbat ahots eta ikuspegitatik, bere unibertso pertsonalean oinarritutako lengoaia sentsorial eta poetikoarekin, publiko guztiek ikusteko modukoa, eta glosa epikotik bere irudirantz ihes egiten duen diskurtso batekin, giza erretratu bat erakusteko, ukiturik gabe eta baita deseroso ere. Bere inspirazio iturriak (lurra eta hizkuntza), bere karisma (bihotza), bere tresnak (gitarra), bere lan espazioa (plazara!) edo bere lanik ezagunena (zuhaitza) deskubrituz joango den 'giza mapa'.
Ikusentzunezkoak eta alderdi eszenikoak bat egitea erabaki dugu.
Lan honen helburuetako bat Iparragirreren unibertsoari begirada berritua eskaintzea da, horregatik, belaunaldi ezberdinetako artista talde batek parte hartu du, musika estilo zabal eta askotarikoen paleta bat osatuz: inprobisazio garaikidea, folka, rocka eta musika klasikoa... Amorante, Mursego, Amaren alabak Joseba Irazoki, Beñat Axiari, Josetxo Silguero... dira lan honetan parte hartu duten musikarietako batzuk".
Jardunaldien egitaraua bertako nahiz kanpokoentzat dago egina eta aukera ezin hobea da gure ondarea bertatik bertara ezagutzeko.
Informazioa eta izen-emateak Aizpurunea Kultur etxean 943 038088
Artxiboetan duzue ekintza bakoitzaren xehetasunak.
URRIAK 4 BISITA GIDATUA
Bisitaldia gidatua Urretxuko alde zaharretik | Visita guiada por el casco histórico de Urretxu
Popular 812.88 KB 201219/09/2020 13:47:31 URRIAK 4 ETA 25 IGANDE GASTROKULTURALAK
Alde zaharreko igande gastrokulturalak | Domingos gastroculturales por el casco antiguo de Urretxu
Popular 274.16 KB 201719/09/2020 13:47:30 URRIAK 25 BISITA LIBREA
Bisitaldi Librea QR bidez Urretxuko alde zaharretik | Visita libre a través de QR por el casco histórico de Urretxu
Popular 263.46 KB 202019/09/2020 13:47:30 URRIAK 25 ANTZERKIA
Iparragirre 200 urte antzerkia | teatro
Popular 231.73 KB 203919/09/2020 13:47:30