Antzerki honek Primo de Riveraren diktadura egon zeneko garaietatik Gerra Zibillaren hasierara eramaten gaitu (1923-1937). Gipuzkoako Goierriko herri batean dago kokatuta eta orduko bi familien bizimodua azaltzen da.
Garai haietan Goierri inguruan nekazaritzatik bizi ziren pertsona gehienak, nahiz eta industria ere sortzen eta garatzen hasita zegoen. Horregatik bi familia horiek bizi zuten giroa islatzen da gehien bat antzerkian (zein zen beraien ogibidea, belaunaldi desberdinetako pertsonek osatzen zituzten familien bizimodua, bizirauteko zituzten arazoak, ohiturak, auzolanaren indarra, elizak eta apaizek beraien bizitzan zuten eragina eta abar). Bestalde, eta Espainiako gobernuan eman ziren aldaketen ondorioz, garai horretan gizartea aztoramen handien menpe bizi zen. Eskubide guztiak ukatzen zituen Primo de Riveraren diktadura bortitz batetik Bigarren Errepublikaren esperantza eta ilusiora pasatu zen gizartea, baina azkenik dena 1936ko altxamendu faxistan amaitu zen.
Emanaldiaren eguna eta ordua: martxoak 22, ostirala, 20:00
Sarrera: 5€. Salgai, Labeaga aretoan, martxoaren 17an, 16:00 – 17:00 eta martxoaren 22an, 19:00-20:00
Hizkuntza: euskera