2019ko Santa Anastasia jaiak prestatzeko bilerak Martxoaren 16an hasiko dira.
Bilera hauek irekiak dira, eta eragile kulturalez gain edonork parte har dezake.
Lehen fase honetan (Martxoan) hiru bilera egingo dira, eta bilera bakoitzeko datak eta landuko diren gaiak hurrengoak:
- Martxoak 16, goizeko 10:30etan JAIAK: Bilera orokorra izango da, balorazio bileretan egindako ekarpenak ekarriko dira, ideia berriak planteatu, konpondu beharrekoak, etab.
- Martxoak 23, goizeko 10:30etan EUSKAL JAIA: gai nagusia igandeko Euskal Jaia izango da, eta horrez gain aurreko bileran suertatutakoak edo norberak dakartzan gaiak/ kezkak eztabaidatuko dira.
- Azken bilera (data finkatzear): ITXIERA: Azken xehetasunak landuko dira egun honetan, gai edo ideia orokorrak antolatuta eta itxita uzteko.
Bilerek gai bat izango badute ere, hauek partehartzaileen kezka eta ekarpenen arabera aldatuko dira; bileren azken helburua jaiak ahalik eta partehartzaileenak izatea baita.