Larunbatean, otsailak 17, Labeaga aretoa goraino bete zen, 1936ko gerraren eta ondorenaren testigantzak entzuteko.
Aurkezpen ekitaldian Urretxu eta Zumarragako 72 herritarren testigantzak biltzen dituen liburua eta DVDa aurkeztu ziren.
Aurkezpen mahaian lana aurrera eraman duen Memorian Atzera taldea eta bi herrietako alkateak izan ziren, eta aurreneko eserlekuetan, berriz, liburuko hainbat protagonista; Antxiñe Mendizabalek gidatutako ekitaldi hunkigarri batean.
Liburua eta 9 dokumental biltzen dituen DVDa Kultur etxeetan eta liburutegietan dago salgai, 10€tan. Horrez gain, gaiaren inguruko erakusketa bat ere dago ikusgai Zelai Arizti kultur etxean martxoaren 28ra arte.