Urretxu eta Zumarragako udalek, memoria historikoa berreskuratzeko prozesuetan konpromisoa harturik, ikerketa beka baterako deialdia egin zuten, nazioarte mailan oinarrizko eskubideetako bat betetzeko asmoz, hain zuzen ere 1936ko altxamendu militarrean, Gerra Zibilean eta frankismo garaian giza eskubideen arloan izandako urraketa larrien ondorioz kalteturik gertatu zirenek egia jakiteko eskubidea.
Memorian Atzera taldea izan da ikerketa egin duen taldea. Lana otsailaren 17an emango da argitara, liburu eta DVD formatuan, Urretxuko Labeaga aretoan 12:00etan egingo den ekitaldian. Gainera Zumarragako Zelai Arizti etxean argazki erakusteta eta DVDaren proiekzioa ikusi ahal izango dira. Gonbidatuta zaudete irudi hauetaz baliatuz.
Liburua, barruan DVDa duela, 10 euroko prezioan erosi ahal izango da bertan.