Amaitu berri diren Santa Barbara ingurua edateko urez hornitzeko lanak Europar Batasunak finantzatu ditu. Zehazki, Europar Batasunak finantzatutako zenbatekoa 49.158,02 € izan da, eta Eusko Jaurlaritzak 12.289,5 € finantzatu ditu. Gainerakoa Udalak ordaindu du, eta aurrekontua, guztira, 113.791,71 €-koa izan da.
Obren bitartez, Santa Barbara inguruko nekazaritza-ustiategietara eta etxebizitzetara ur kloratua hornitzea lortu da.