Urretxuko Udalak txakur-gorozkiak biltzeko herritarren kontzientziazio-kanpaina bat jarri du martxan. Kanpaina horren helburu nagusia da maskoten jabeek duten erantzukizunaz eta gure kaleak garbi eta osasuntsu mantentzearen garrantziaz kontzientziatzea.
Ekimen horren barruan, Udalak banderatxoak eta pegatinak jarriko ditu udalerriko hainbat lekutan. Gogorarazi nahi da nahitaezkoa dela maskoten gorozkiak biltzea eta poltsa itxietan botatzea, horretarako jarritako edukiontzietan. Txakur pixei dagokienez, xaboi-urarekin edo ozpinarekin diluitu behar dira, hiri-altzarietan eta zoladuran kalterik ez eragiteko.
Kanpainaren barruan, Urretxuko Udalak serigrafiatutako botilak banatuko ditu bizilagunen artean maskoten gernuak garbitzeko. Urretxuko maskoten jabeek udaletxean jaso ahal izango dituzte, animaliaren osasun kartila aurkeztuz. Era berean, maskotaren zaintza eta espazio publikoak errespetatzearen garrantzia balioesten duen galdetegi digital bat egin da:
https://yosilohago.org/urretxu/
Urretxuko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die oso garrantzitsua dela euren laguntza udalerri garbia, segurua eta guztiontzat atsegina izateko. Kanpainak hezkuntza eta kontzientziazioa azpimarratzen ditu, eta zigorrak ezartzea baino haratago norbanakoen erantzukizuna aldarrikatzen du, nahiz eta zigor horiek beharrezkoa direnean ere aplikatuko diren.