+65 Foroak, maiatzaren 22rako, arratsaldeko 5etan Aizpuruenea Kultur Etxean, “Herentzia eta Testamentuak ikuspegi juridikotik” hitzaldia antolatu du Marta Garcia-Jalón notarioaren eskutik.
+65 Foroa, 65 urtetik gorako pertsonen ordezkaritza organoa da eta haien ongizatea lortzeko politika eta jardueren plangintza, exekuzioa eta jarraipena ditu helburu. Sentitzen diren iritzi, behar eta hausnarketak mahai gainean jartzeko espazioa da foroa: Zure herrian nola zahartu nahi duzun hausnartu, eztabaidatu eta erabakitzeko aukera bat da.
Marta García-Jalónen hitzetan: “Zer gertatuko da ni hiltzen naizenean? Nola antola dezaket nire oinordekotza? Gehien kezkatzen gaituzten gaietako bat argitzen saiatuko gara, hainbat ikuspuntutatik; bai hil aurretik: testamentua, testamentua egiteko askatasunaren mugak, testamentuan sartu beharreko aukerak eta gaiak; baita hil ondoren ere: nire oinordekoek zer egin behar duten, jarraitu beharreko urratsak, zer gertatzen den norbait testamenturik gabe hiltzen bada…
Bertaratuak kezkatzen dituzten zalantza pertsonalak argitzen saiatuko gara.”
Hitzaldia, ohikoa den bezala, doakoa izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, edo zalantzak argitzeko, interesdunek 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezakete.