“Hitz egin dezagun gure zainketei buruz” hitzaldia apirilaren 18an izango da
Urretxuko +65 Foroak zainketei buruzko hitzaldia antolatu du datorren apirilaren 18rako, arratsaldeko 16:30etan, Aizpuruenea Kultura Etxean, gaian aditua den Olaia Arana Alvarez-en eskutik.
Urretxuko Udalak zaintza eredu berri bat jarri du martxan, Tokiko Zaintza Ekosistema deitu diona eta zaintza ulertzeko eta lantzeko modua errotik aldatzen ari dena, pertsona ardatz hartuta.
Zaintza ulertzeko eta bizitzeko era berri hori ulertzen laguntzeko Olaia Arana Alvarez aditua gonbidatu du +65 foroak Urretxura.
Olaia Arana Alvarez, gizarte langilea, gizarte arloan 23 urtetik gorako esperientzia duena, egoera hauskor eta zaurgarrian dauden, gaixotasun mentaleko arazoak dituzten pertsonekin, 65 urtetik gorako pertsonekin eta beraien senideekin arreta ematen.
Honetaz gain, Olaia 2013 urtetik hona Gipuzkoako Gizartean Esku-Hartzeko Etika Batzordeko (GEHEB) kidea da, baita Euskadiko Etika Batzordeak Koordinatzeko Batzorde Soziosanitarioko kidea ere, 2019tik.
Funtsezko bi gai landuko dira hitzaldi honetan:
- Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu duen "Zuk jakitea nahi dut" gidaren erabilera, bakoitzak bere burua nola zaindua izan nahi duen lantzen duena.
- Aurretiazko borondateen dokumentuaren ingurukoa.
Hitzaldia, ohikoa den bezala, 65 urtetik gorako pertsonei zuzentzen zaie, dohainik. Informazio gehiago nahi duenak, 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezake.