2023ko Aniztasun Jaia maiatzaren 20an, larunbatean, ospatuko da Urretxun, Gernikako Arbola Plazan, goizeko 10tik arratsaldeko 16ak bitartean.
Ekitaldi honen helburu nagusia Urretxun elkarrekin bizi diren aniztasun guztien ospakizuna da. Hau da, guztiok ordezkatzen ditugun aniztasunak herriaren aberastasun gisa ulertu eta eskertzea. Gainera, elkar ezagutzarako eta aurreiritziak sortzen dituzten hesiak gainditzeko aukera paregabea da.
Aurten, ohikoa den moduan, Urretxuko Aniztasun Bizikidetza Mahaiak proposatu eta antolatu du jaia. Bertan parte hartuko dute bizikidetzarekin eta aniztasunaren kudeaketarekin konpromiso positibo bat duten pertsonek, kolektiboek eta elkarteek.
Argibide gehiago behar izanez gero, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegora jo dezakezue, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora edo 693 900 568 telefonora deitu.