Urretxuko +65 Foroak “Diruaren Kudeaketa” hitzaldia antolatu du datorren ekainaren 22rako.
Arratsaldeko 17:00etan izango da, Aizpuruenea Kultura Etxean eta Luis Mari Murua legazpiarrak eskainiko du.
Luis Mari Muruak bankuan lan egin zuen eta erretiroa hartu zuenean diruari buruz zituen ezagutzak euskal jubilatuen eskura jartzea erabaki zuen. Horretarako, lurraldeko hainbat Jubilatuen-etxe eta erakundeetan hamaika hitzaldi eman ditu.
Hitzaldi hau ez da oso teknikoa izango eta giro atseginean egingo da, Luis Marik berak azaltzen duen bezala, eta honen bitartez, bankua eta diruaren kudeaketaren inguruko kontzeptuak errazago ulertuko ditugu.
+65 Foroko agendan 2023an garatu diren ekintzen modura, mintzaldi hau doakoa da eta 65 baino gehiago duten pertsona eta haien familiakoei zuzendurik egon arren, irekia izango da.
Informazio gehiago nahi duenak, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegora, 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezala.