Urretxuko +65 Foroak “Hil Arte Bizi” egitasmoaren aurkezpena antolatu du martxoaren 23rako
Urretxuko 65 urtetik gorako pertsonen Foroak, martxoak 23an, arratsaldeko 5tan Aizpuru-enea Kultur Etxean, Nere Erkiagak bideratzen duen “Hil Arte Bizi. Heriotzarekiko gure begirada eta erabakimena” prozesuaren aurkezpena antolatu du, egun horretan bertan, kurtsoan parte hartzeko izen-ematea irekiko delarik.
Erkiagaren hitzetan: “Hil Arte Bizi egitasmoak herritarrak eta komunitateak ahaldundu nahi ditu heriotzaren aurrean. Heriotzaren gaia tabua da gaurko gizartean eta era berean eraldaketa handiak gertatzen ari dira: gizartearen zahartzea, osasun-teknologien aurrerapena eta pazientearen eskubideen garapena, familia egituren eraldaketa, ohiko komunitate errituen desagertzea,... Guzti honek komunitate eta herritarrak heriotzaren aurrean ahaldunduta egotea eskatzen du”
Izena ematen duenak, Aste Santuaren ondoren, apirilak 17 eta ekainak 12 bitartean, 8 saio egiteko aukera izango du. Hauek astelehenetan izango dira, arratsaldeko 18tan “Aterpe” Jubilatuen Etxean.
Informazio gehiago nahi duenak, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Bulegora, 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezala.