Saio hauek euskararen irakurketarako trebezia eta ulermena hobetu nahi dutenentzat dira
Urretxuko Liburutegian Irakurketa Errazeko euskarazko (baita gaztelerazkoak ere) liburu berriak ekarri direla aprobetxatuz, euskarazko saioak hurrengo 22an hasiko dira eta asteazkenero burutuko dira 11.30tik 12.30ra Aizpuru-enea Kultur Etxean.
Saio hauek euskararen irakurketarako trebezia eta ulermena hobetu nahi dutenentzat dira, euskara ikasten ari diren horientzat, euskara eskolan ikasi ez dutenentzat, euskararen inguruan partekatu nahi dutenentzat, etab.
Gaztelerazko taldea ere asteazkenero elkartzen da, 10.15etik 11.15era. Orain, taldekideak “El misterio del cuarto amarillo” liburua irakurtzen ari dira, eta laster, liburu berriarekin hasiko dira.
Doako jarduera honetan izen - ematea irekia da. Interesa duen horrek idatzi ala dei egin dezala: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. – 693 900 568