Zure herrian nola zahartu nahi duzun hausnartu, eztabaidatu eta erabakitzeko aukera.
+65 Foroa, 65 urte baino gehiagoko pertsonen ordezkaritza organoa da, eta haien ongizatea lortzeko politika eta jardueren plangintzan, exekuzioan eta jarraipenean parte hartzen du.
Saio hauetan, aniztasun teknikariaren dinamizazioaren bitartez, sentitzen diren iritzi, behar eta hausnarketak mahai gainean jartzeko espazioa da foroa.
Aurten foroan, beste gai askoren artean, emozioen mundua landuko da, Emozioak Mugimenduan ikastaroaren bitartez eta heriotzaren alderdi praktikoa (herentzia, izapide administratiboak…) eta emozionala (beldurrak..) ere bai, Hilarte ikastaroan.
Bilerak hilaren azken aurreko ostegunetan izango dira, 17:00etan, Aizpuru-Enea kultur etxean. 2023erako bederatzi bilera daude aurreikusita: urtarrilak 19, otsailak 16, martxoak 23, apirilak 20, maiatzak 18, ekainak 22, irailak 21, urriak 19, eta azaroak 23.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Bulegora, 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezakezue.