Udalak deia egiten die berriz ere herritarrei parte hartzeko
Urretxuko Udaleko elkartrukerako eta hausnarketarako gunea ireki da, tokiko administrazioak, bizilagunek, erakundeek eta elkarteek parte har dezaten, giza eskubideetan oinarritutako gizarte inklusiboa sortzeko eta mantentzeko konpromisoa hartuta.
Herritarren foro horrek, alde batetik, gure kaleetako diskriminazioaren prebentzioan eta identifikazioan lan egiten du, eta, bestetik, 2012tik aurrera, desberdintasunean oinarritutako gizarte-kohesioa eta bizikidetza sustatzeko proiektuak bultzatzen ditu. Proiektu horien adibide finkatuak honako hauek dira: Aniztasunaren Jaia (2013tik), Urretxun Bizi Gara harrera-eskola (2014tik), Irakurketa Erraza Kluba (2018tik), Zurrumurruen Aurkako Estrategia (2018tik) edo SukaldAnitzak (2019tik).
Bilerak hilaren ostegun batean egiten dira, 18:00etan, Aizpuru-Enea kultur etxean. 2023erako bederatzi bilera daude aurreikusita: urtarrilak 26, otsailak 23, martxoak 30, apirilak 27, maiatzak 25, ekainak 29, irailak 28, urriak 26 eta azaroak 30.
Parte hartzeko, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bulegoan eman behar da izena, edo 693900568 telefonora deituta.
Udalak gure inguruko aniztasuna ikusarazten jarraitu nahi du, eta aukera-berdintasuna eta tokiko eremu sozial, kultural eta politikoetan baldintza berdinetan parte hartzea bultzatu ere. Lan hori erronka komunitarioa da, eta gizarte inklusiboa sortzeko konpromezua duten pertsona, erakunde eta elkarteen lan kolektiboa eskatzen du. Hori dela eta, nahi dutenek Mahaian elkartu eta bertatik koordinatu ahal izango dute.