Tratu-berdintasun eta diskriminazio ezaren inguruko hitzaldia antolatu du Udalak
Urretxuko Udalak, zazpigarren urtez, “zurrumurruen aurkako” prestakuntza-saio bat antolatu du azaroaren 24ko arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara, Aizpuruenea Kultur Etxean.
Aurten, “Tratu-berdintasun eta diskriminazio eza”-ri buruzko hitzaldia izango dugu Biltzen, Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuaren partaide den Jeanne Rolande Dacougnaren eskutik. Horrela, haien eguneroko bizitzan tratu-berdintasun eta diskriminazio eza errealitate bihurtzeko baliabideak garatzeko behar dugun formakuntza jasoko dute parte hartzaileek.
Saio honetan parte hartzea doakoa da, eta herritar guztiei irekita dago, baita erakundeei, gizarte-erakundeei eta beste entitate batzuei ere. Izena emateko, Urretxuko aniztasun eta bizikidetza teknikariari deitu behar zaio (693900568) edo posta elektroniko bat bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.