Kultur arteko bazkariak bueltan datoz azaroaren 20an
Bizikidetza eta gizarte kohesioa sustatu nahian, Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaia SOS Arrazakeriaren Bizilagunak ekimenari gehitzen zaio aurten ere, eta berriro, egitasmoan parte hartzera gonbidatzen ditu inguruko familiak.
Hurrengo azaroaren 20an Bizilagunak kultur arteko bazkarien 10. aldia ospatuko da. Ekimen honek mahai baten inguruan bi familia bilduko ditu. Batak jatorria atzerrian du, besteak ez. Elkarrekin, kultur arteko bazkari bat partekatuko dute, aurreiritziak eta estereotipoak apurtuz eta herritarren arteko harremanak sortuz.
Pasa den urtean honelako 60 bazkari ospatu ziren Gipuzkoa osoan zehar. Urola Garaiari dagokionez, 6 izan ziren iaz ospatutakoak, hau da, 12 familik parte hartu zuten.
Argitaratu berria dagoen aurkezpen bideoa ikusi ahal izateko esteka hurrengoa da:
Bertan, bazkari baten dinamika ikusi dezakegu partaide guztien sentsazioak ezagutuz.
Aurtengo edizioan parte hartu nahi duenarentzat izena emateko epea Azaroak 14ra arte irekita dago eta web helbide honetan egin daiteke: sosracismogipuzkoa.org/bizilagunak
Eta informazioa gehiago nahi duenak, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo 693900568 zenbakira jo dezala.