Oporraldia hasi aurretik, kurtso amaiera dela eta, azken topaketa izango dugu +65 foroaren partetik
Forotik irten diren hainbat ekintzen artean, gimnasia egokituaren saioak daude, zeinak Mikel Markotegik eskaintzen dituen. Garrantzitsua iruditzen zaigu udaletik, baita foroko partaideen iritziz, osasunean zerikusia duten gauzetan erreparatzea.
Mikel Markotegi jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan graduatua da. Unibertsitate masterra egin du zahartze osasungarria eta bizi-kalitatean. Gainera, doktoregoa ere egin du ikerketa biomedikoan. Bestalde, EHUko Ageing on ikerketa taldearen kidea ere bada eta Siel Bleu Fundazioaren kidea ere bai.
Hitzaldian pertsona nagusien ariketa fisikoaren garrantziari buruz hitz egingo dugu eta saio praktikoan, berriz, Urretxuko parke bio-osasungarria ezagutuko dugu: makinak nola erabili, zertarako erabiltzen diren…
Horrela, saio hirukoitza izango dugu:
Ekainaren 14ean, 17:00etan Udaletxeko Portaloian, “Gimnasia egokitua adin aurreratuetan” hitzaldia.
Ekainaren 16ean, 17:00etan Iparragirre Plazan, “Parke bio osasungarriak ezagutzea” saio praktikoa.
Ekainaren 30ean, 10:00etan, Areizaga-Kalebarren plazatik Aparizio auzora, bertako parke bio osasungarria inauguratzeko eta Mikelekin saio praktikoa.
Azken horrekin, Foroaren programazioa itxiko dugu, zeinetan. Horretarako, oinez, 10:00etan Areizaga Kalebarren plazatik (joan etorria) Aparizioko parke berria inauguratzera joango gara. Bertan, Mikelek saio praktiko txiki bat egingo du eta parte hartzaileentzat, itzuleran, luntx txiki bat izango da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Bulegora jo edo 943038083 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezakezue.