Ekainaren 16an amaitu zen Urretxuko Udalak 2021eko urrian ekin zion adinekoentzako soinketa egokituko ikastaroa.
Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak, soinketa egokitutako saioak eskaintzen ditu adineko pertsonei zuzenduta. Soinketa egokituaren bidez adineko pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetu nahi dira.
Ikastaroa, Urretxuko Aterpe jubilatuen egoitzan egin da.
45 bat lagunek parte hartu dute ikastaroan, hiru taldetan banatuta. Jarduera ostegunetan egin da, ordu beteko saioetan, 9:00etatik 12:00etara.
2022ko urrian hasiko dugu ikastaro berria. Izena emateko interesa dutenek, Udaletxeko harrera zerbitzuan eskaera egin beharko dute Ekainaren 20tik aurrera.