Ekainaren 17an amaitu zen Urretxuko Udalak 2020ko urrian ekin zion adinekoentzako soinketa egokituko ikastaroa.
Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak, soinketa egokitutako saioak eskeintzen ditu adineko pertsonei zuzenduta. Soinketa egokituaren bidez adineko pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetu nahi dira.
Ikastaroa Urretxuko Ederrena pilotalekuan egin da. Parte hartzaileek izan duten jarrera egokiari eta erabilitako espazio zabalari esker, uneoro errespetatu da Covid-aren aurkako protokoloa.
35 bat lagunek parte hartu dute ikastaroan, hiru taldetan banatuta. Jarduera ostegunetan egin da, ordu beteko saioetan, 9:00etatik 12:00etara.
2021eko urrian hasiko dugu ikastaro berria. Izena emateko interesa dutenek, Gizarte zerbitzuekin harremanetan jar daitezke 943038083 telefonora deituta.