Laguntza hauen xedea, biztanleriaren kolektibo desberdinen ohiko bizilekurako etxebizitzaren alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da.
18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria edo/eta erabateko baliaezintasuna duten pertsonak, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, 70 urtetik gorako pertsona eta alargunak, alokairu erregimenean etxebizitza bat dutenak edo 2021eko abenduaren 1a baino lehen egiteko konpromezua hartzen duenak.
Eskariak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 15ean amaituko da.
Dirulaguntzaren zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren arabera ezarritako atal sistema baten oinarritzen da, atal bakoitzari portzentaje bat esleituz.
Laguntzak
Diru-sarrerak (alokairuaren%)
0,00 € - 15.000,00 € |
%50 |
15.000,01 € - 21.000,00€ |
%40 |
21.000,01 € - 30.000,00€ |
%30 |
30.000,01 € - 35.000,00€ |
%20 |
Diru-laguntza gehienez hilean 250,00 eurokoa izango da eskaera bakoitzeko, eta gehienez 6 hilabeteko epealdi batetarako.
Alde Zaharrean*, Aparicio auzoan eta Mundo Mejor auzoan kokatuta dauden etxe bizi tzen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa aipatu atal sistemaren arabera ezarriko da gehi 50,00 euro, edonola ere diru-laguntza gehienez hilean 300,00 euro eskaera bakoitzeko izango da eta gehienez 6 hilabeteko epealdi batetarako.
* Alde Zaharra osatzen duten kaleak: Iparragirre kalea 34 zenbakira arte, Jauregi kalea 23 zenbakira arte eta Nekolalde 2 zenbakia.
Informazio gehiago: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do