Azken plaza libreak
Adineko pertsonen autonomia gaitasuna mantendu eta mendekotasuna duten pertsonek izan dezaketen erorketa arriskua saihesteko, Urretxuko udalaren Gizarte Ekimen sailak ikastaroa antolatu du.
Ikastaro hau Siel Bleu fundazioaren hezitzaile fisiko batek ematen du ostegunero Aldiri kiroldegian.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, Gizarte Ekimen saileko zenbakira deitu behar dute 943 038083. Ikastaroa doakoa da.