Mahai hau borondatez parte hartzeko gune bat da, urretxuarren artean elkartrukatzeko (autoktonoak eta kanpotarrak, antolatuak edo ez), urtero eratzen den mahaia, eta 2012az geroztik gure herrian ezagutza eta kulturen arteko bizikidetza sustatzeko egitasmoak bultzatzen dituena.
Herritarren eta toki administrazioaren arteko elkarlanerako gunea dugu, oztopoak identifikatzeko, lehentasunak eta erabakiak ezartzeko, eta era berean Urretxuko Aniztasun eta Inmigrazio Planean finkatutako helburuak betetzeko zuzenduta dauden ekimenak sustatzeko.
Gaur arte, Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Mahaiak proposatuta, hainbat ekimen egin dira herritarren arteko ezagutza eta gerturatzea ahalbidetzeko. Esaterako, hortxe ditugu finkatuta dauden ekimen batzuk: Kulturen Azoka (2013az geroztik) eta Urretxun Bizi Gara harrera eskola (2014az geroztik).
Hilaren ostegun batean egiten dira bilerak, 18:00etan, Aizpurunea kultur etxean. 2018an honako bilera hauek daude aurreikusita: martxoaren 1ean, apirilaren 19an, maiatzaren 10ean, ekainaren 28an, irailaren 13an, urriaren 11n, azaroaren 8an eta abenduaren 18an.
Mahaiak eskaintzen digun aukera hau tarteko, lanean jarraitu nahi dugu gurean gero eta handiago den aniztasunaren inguruan, elkar ezagutza eta elkartasunaren, bizikidetzaren, zibismoaren eta errespetuaren baloreak indartuz. Gizarte inklusiboa sortzeko ideiarekin konpromisoa duten pertsona, erakunde eta elkarte askoren eginkizun kolektiboa eskatzen du lan honek. Eta horregatik parte hartzera animatzen ditugu herritarrak.
Argibide gehiago nahi izanez gero, 943038083 telefonora dei dezakezue, edo Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegora etorri.