Udalak Gizarte Zerbitzu eta Prestazioen Gida argitaratu du, urretxuarrek eskura dituzten zerbitzu eta prestazioak 14 orritan biltzen dituena.
Gidaren egitura eta formatua sinplea eta ulerterraza da; esku artean hartzen duen edonork arazorik gabe aurki dezake behar duen informazioa bertan.
Gizarte Zerbitzuetan lantzen diren arlo guztiak 14 orrialdetan biltzen ditu: prestazio ekonomikoak, mendekotasuna duten pertsonak, ezgaitasuna duten pertsonak, familiak haurrak eta gazteak, genero indarkeria jasan duteneis zuzendutako arreta zerbitzua, innigrazio zerbitzua, elkarte sozialak eta garapenerako lankidetza,
Atal horietako bakoitzean martxan dauden programa ezberdinak agertzen dira; non bizilagunek parte har dezaketen.
Horrez gain Gizarte Zerbitzuen inguruko informazio praktikoa ere aurkituko duzu bertan: ordutegia, kontaktua, etab.
Aurki zure etxean jasoko duzu gida, baina formatu elektronikoan nahi baduzu, egin klik eta jaitsi ezazu zure ordenagailura:
Urretxuko Gida_eus.pdf
Popular 6.92 MB 2037 |
02/03/2018 12:57:56 |