Bi berrikuntza izango ditu aurtengoak: batetik, parte hartzeko adina 18 urtera igo dute; bestetik, Gernikako Arbola Plazan izango da, Ederrena Pilotalekuan beharrean
Piztu Gazte Mahaiak hirugarrenez antolatu du sukaldaritza lehiaketa. Maiatzaren 23an izango da, aurten, eta patata tortila izango da kozinatu beharreko platera. Bi berrikuntza izango ditu aurtengo lehiaketak: batetik, parte hartzeko adin tartea zabaldu egin dute 18 urtera arte; bestetik, lehiaketa Gernikako Arbola Plazan egongo den karpan izango da, Ederrena pilotalekuan beharrean. Azken hori, ekimena eta gazteen ekimenak plazara ateratzeko helburuz egin du Urretxuko Udaleko Gazteria Sailak.
Parte hartzeko izena eman behar dute taldeek labur.eus/sukal2025 helbidean. Hiruko taldeak osatu beharko dira parte hartzeko. Dena den, inor talderik osatu ezinda badabil, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi lezake parte hartzeko. Urretxuko Udaleko Gazteria Saialak arrautzak, patatak, kipulak, piperrak, gatza eta olioa jarriko ditu parte hartzaileen eskura, suaz gainera. Partaideek kozinatzeko tresnak eraman beharko dituzte, hala nola zartagiak, aiztoak, sardeskak, koilarak, patata zuritzekoak eta bestelakoak.
Hiru sari eta hiru bono
Hiru izango dira sariak: 1. Saria: 300 euro eta diplomak; 2. Saria: 225 euro eta diplomak; eta 3. Saria 150 euro eta diplomak. Horretaz gainera, partaide guztien artean, 50 euroko hiru bono ere zozkatuko dira, BiTarteaneko saltokietan baliatu ahal izateko. Gazteria Saileko eta Gazte Bideaneko arduradunak eta hezitzaileak izango dira.