Berriak
Euskadin bizi den egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, eta COVIDek eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Agindua argitaratu da, 2020ko ekainaren 18an argitaratutakoa eguneratzen duena eta gaur bertan indarrean sartu dena.
Urretxun bagenekien 2020 urtea berezia izango zela, Iparragirreri eskainitako urtea izan behar baitzuen, haren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko. Halabaina, nork pentsa zezakeen azkenean urte honetako protagonista nagusia gure bizitzak erasotzera eta hankaz gora jartzera etorriko zen COVID 19 izeneko birus arriskutsua izango zela.
Atzo gauean amaitu zen Euskal Encounter 28 topaketa birtualak 3.317 parte-hartzaile elkartu ditu. Antolatzaile taldea pozik agertu da emaitzarekin, baita gauzatutako ehundik gora ekintzek izan duten jarraipen nabarmenarekin ere. Twitch plataformaren bitartez igorritako saioak, gainera, 100.000 ikusle bakar baino gehiago izan ditu, behin behineko datuen arabera.
Euskal Encounter 28 online egingo den arren, antolatzaileek esfortzu berezia egin dute bilkura presentzialek barne hartzen dituzten ekintza guztiak eskaintzeko, baita parte-hartzaileen arteko hartu-emana sustatzeko ere, urruntasun fisikoa ahalik eta gutxien nabaritu dadin. Horretarako, uztailaren 24 eta 26 bitartean ospatuko den festak ohiko lehiaketak mantendu eta 30 hitzalditik gora eskainiko ditu teknologia berriekin loturiko formakuntzari bultzada emateko. Izen-emate epea zabalik egongo da aste honetan, eta, guztira, 5088 lagunek parte hartu ahal izango dute, iaz BECeko topaketan eserlekua izan zuten pertsonen kopuru berberak.

