Berriak
Espazio hau emakumeon partaidetza eta jabetzea sendotzeko, eta, gizarte justuago, anitzago eta osoago bat lortzeko dago pentsatua
Aurten, bizi dugun egoera berezia dela eta, ezin izan dugu erreka eguna ospatu eta Urola Ibaiko hondakinak jasotzeko enpresa bat kontratatu dugu Urretxu eta Zumarragako Udalok. Hilabete honetan, hiru egunetan zehar ibaiko hondakinak jaso eta Garbigunera eramango dituzte. Era berean, burdinsareak jarri ditugu herriko zubietako heldulekuetan, kaleetako zaborra ibaira erortzea ekiditeko.
Featured
Urretxuko Udalak martxoan aurkeztu zuen Kirol Orientazioko Zerbitzu berria, udalerriko pertsona inaktiboak pertsona aktibo bihurtzea eta urretxuarren artean bizitza osasuntsua sustatzea helburu duen proiektua.
Featured
Aste honetan hasi dira Udazkeneko kanpainako lanak eta hiru egunetan zehar Udalerri osoaren kontrola egingo da. Horretarako udaberrian identifikatutako kokapenak eta orain arte jasotako abisuen guneak errepasatuko dira. Gunean bertan infestazio maila nolakoa den aztertu eta dagokion tratamendua egingo zaio.
Featured
Pasa den igandean, irailaren 27an itxi zen entitateen izen-emateko epea, et Urretxun 97 izan dira izena eman duten elkarte, enpresa, establezimendu, klub eta taldeak.
Featured
Urretxuko Udalak herriko entitateei dei egiten die, irailaren 27a baino lehen, EUSKARALDIAn izena ematera.
Featured
Urretxuk bat egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako ondarea ezagutzera emateko eta gozatzeko egiten duen ekimenarekin. Oraingo honetan protagonista bera duten 4 ekintza ezberdin proposatzen dizkizuegu. Protagonista, Iparragirre da eta ekintzak hauexek.
Featured
Ikasle etorkinei zuzendutako euskarako errefortzu saioetarako bi hezitzaile kontratatzeko lan-poltsa
Urretxuko Udalak ikasle etorkinei zuzendutako euskarako errefortzu saioetarako bi hezitzaile kontratatzeko lan-poltsa sortu behar du. Izena emateko epea irailaren 30a bitartean izango da zabalik. Argibide gehiago Euskara Zerbitzuan.
Featured
Covid-19 pandemiak sortu duen egoera dela eta, haurrentzako programazioa geldiarazita egon da baina Urretxu eta Zumarragako udalek berriro martxan jartzea erabaki dute ikuskizunak eta antzerkia berreskuratuz, segurtasun protokolo guztiak betez.

