Interes Geologiko Puntuak
2. Flysch Kareatsua
Itziar Formazioaren tuparriak eta tuparri-kareharriak ikusteko lekurik onena GI-631 errepidearen ezpondetan dago, trafikoak behar bezala ikusi ahal izatea galarazten duen arren, egokiena Barrenkaleko aparkalekutik urrutira begiratzea da edo, bestela Etxeberri urbanizaziotik.
Unitate honetan ugariena den litologia tuparria eta tuparri-kareharria dira, gaineko aldean gris kolorekoak eta urdinxkak ebakidura garbietan. Tuparria egitura masiboa eta geruzapenaren ondoko eskistosoa; dena den, geruzapena nabarmenagoa da tuparri-kareharria pilaketetan. Bietan fauna mikroskopikoa oso ugaria da; batez ere, foraminifero planktonikoak eta, inoiz ornogabeen aztarna mikroskopikoak ere aurkitu dira. Tarteka, okre kolorea hartu duen pirita sakabanatua ere aurkitu da.
Foraminiferoen eta ammoniteen elkarteek, alboko azaleramenduetan sortuak (Zumaian, kasu) hauek Goi Cenomaniarra-Santoniarra garaietan kokatzea ahalbidetu dute (96-83 milioi urte).
Arroka sedimentario hauen ezaugarri eta egituren arabera hauen pilaketa giro pelagiko edo hemipelagikoa batean ur ez oso sakonetako plataforma karbonatuetan gertatu zela adierazten digute, honen eragilerik nagusiena biologia jatorrizko kareharrien pilatzea izan zen. Unitate honek Flysch Kareatsua izena hartu duen arren, Urretxuko udalerrian dauden azaleramenduetan Deba eta Zumaiko azaleratzeetako flysch erako metaketetako material bigun eta gogorren alternantzia ez du erakusten.